Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5385

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 21ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, berdintasunaren aldeko 2014ko Emakunde Saria nori eman ebazten duena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2014ko ekainaren 13ko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren Aldeko 2014ko Emakunde Sarirako deialdia egin zen.

2014ko urriaren 10eko Ebazpenaren bidez izendatutako epaimahaiak aho batez egindako proposamena kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Asociación María de Maeztu elkarteari ematea Berdintasunaren aldeko 2014ko Emakunde Saria, saria emateko balioespen-irizpideetara ondoen egokitzen den hautagai baita.

Epaimahaiak nabarmendu duenez, elkarteak 25 urtetik gorako ibilbidea egin du feminismoaren aldeko borrokan, eta, alde horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte feminista aitzindarietako bat da. Sari hau emanez, emakumeek orain arte egindako borroka feministaren aitortza egiten du epaimahaiak, aintzat hartu eta aitortu beharra baitago feministek aurretik egindako lana eta, era berean, belaunaldi gazteenei helarazi behar baitzaie feminismoaren bidez bakarrik lor daitekeela berdintasuna.

Epaimahaiak goraipatzen du, halaber, elkarteak bere ibilbidearen hasieratik beste emakume batzuekin eta beste emakume-elkarte batzuekin egindako sare-lana. Izan ere, lan horren bidez, alderdi politikoetan eragitea lortu zuen berdintasun-erakunde bat sustatu zezaten EAEn. Urte hauetan guztietan, gainera, sare-lan horri eutsi dio elkarteak, beren proposamen eta salaketen eragina handiagoa izan dadin bai emakumeen eskubideak galtzeko arrisku-egoeren aurrean, bai eta berdintasun-politika publikoen garapenean ere.

Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 21a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala