Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5387

AGINDUA, 2014ko azaroaren 27koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Fundación Amigos de Mufunga Fundazioa eratu dela Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Fundación Amigos de Mufunga Fundazioaren eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2014ko ekainaren 26an, Fundación Amigos de Mufunga Fundazioaren eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea jaso zen Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistro Orokorrean. Eskaerarekin batera, Bilboko notario Manuel López Pardiñas jaunaren aurrean 2014ko ekainaren 12an egiletsitako eskritura publikoa aurkeztu zen, bai eta espedienteko gainerako agiriak ere.

2014ko irailaren 23an, akatsak zuzentzeko errekerimendua bidali zion Fundazioen Erregistroak erakunde eskatzaileari. 2014ko azaroaren 6an aurkeztutako idazkiaren bidez zuzendu ziren akatsak.

2014ko azaroaren 25ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoa bildu zen fundazioaren helburuak zilegi eta guztiontzako onuragarri direla egiaztatzeko, eta fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen.

Bigarrena.– Fundación Amigos de Mufunga Fundazioaren helburua titulu publikoari atxikitako estatutuetako 3. artikuluan dago ezarrita, eta hauxe da:

«Fundación Amigos de Mufunga Fundazioaren helburua da Kongoko Errepublika Demokratikoko Katanga probintziako Mufungako Misioa garatzea eta sustatzea, eta han bizi direnen bizitza duin egitea. Era horretan, jarraipena eman nahi zaio Luis Maria Gerrikagoitia Serrano euskal apaiz eta misiolariak 1965tik gaur arte egin duen lanari».

Hirugarrena.– Fundazioaren egoitza, fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan adierazten denez, helbide honetan egongo da: Bailen kalea 29 - lonja, Bilbao.

Laugarrena.– Fundazioaren hasierako ondare-zuzkidura berrehun eta berrogeita hamahiru mila (253.000) eurokoa da. Kopuru hori ordaindu dela –agiri bidez– jasota geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak 37.1.c) artikuluan.

Bosgarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, hala xedatzen baita fundazioaren estatutuetako 9. eta 12. artikuluetan.

Seigarrena.– Estatutuetako 10. eta 11. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, fundazioa eratzeko eskrituran xedatutakoaren arabera, patronatu horretako kideak, hasieran, honako hauek izango dira:

(Ikus .PDF)

Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko baten bidez.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio espediente hau ebaztea, agindu bidez. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa betez. Lege eta erregelamenduzko manuen arabera egin da Fundazioaren eraketa.

Aipatutako arauak eta oro har kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak IKUSIRIK, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea –egun honetan eta F-378 erregistro-zenbakiarekin–: Bilboko (Bizkaia) Fundación Amigos de Mufunga Fundazioaren eratzea, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere, betiere 2014ko ekainaren 12an Bilboko Manuel López Pardiñas notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan xedatu bezala. Patronatu horretako kideak seigarren aurrekarian agertzen dira.

Bigarrena.– Fundazio hori, dituen helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 4. sekzioan sailkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 27a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala