Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5389

229/2014 DEKRETUA, abenduaren 9koa, Atzegi Babes Fundazioa gizarte-interesekotzat aitortzeko dena.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-interesekotzat aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak –arauz xedatzen diren baldintzak betetzen dituztenak–, hain zuzen ere, EAEko Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko gizarte-zerbitzuen garapenaren alde, euren ibilbidea eta laguntza aitortzeko xedeaz.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, Atzegi Babes Fundazioak aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak jakinarazi duenez, irabazi-asmorik gabeko erakundea da Atzegi Babes Fundazioa: 1983. urtean eratu zen, eta xede nagusitzat du adimen-urritasuna duten pertsonei laguntza eta babesa ematea; batez ere, babesgabezia-egoeran daudenei, inor diskriminatu gabe. Honako hauek dira Fundazioaren gainerako xedeak: adimen-urritasuna duten pertsonei laguntza eta behar duten babesa emateko, zuzenean edota zeharka lagungarri izan daitezkeen jarduerak, zerbitzuak, prebentzio-erakundeak, eta, oro har, ekimenak sustatzea eta garatzea; baita haien ondasunak –zuzenbidez zein ekintzaz babestuak– zaintzea ere. Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu izana 2009. urtetik hona, Gipuzkoako Lurralde Historikoan.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako dekretu bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetuko baitu.

Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko abenduaren 9an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Atzegi Babes Fundazioa gizarte-interesekoa dela aitortzea, burutzen dituen gizarte-ekintzen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzeagatik.

2. artikulua.– Aitortzea Atzegi Babes Fundazioak merezi dituela aitorpen horren berezko eskubideak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko abenduaren 9an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


Azterketa dokumentala