Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5391

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, beherago zehaztu IV. kapituluan araututako laguntzak finantzatzeko aurrekontu-kreditua agortu dela argitara emateko dena. Delako kapitulua: enpresa jarduera hasita «proiektua sendotzeko» laguntza behar duten pertsonentzako laguntzei buruzkoa da, eta honako deialdi honetan jasotzen da: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2014ko ekainaren 30eko Erabakiaz egindakoa eta ekintzaileentzako laguntzak emateko dena (2015eko uztailaren 30eko EHAA).

2014ko uztailaren 28ko bileran hartutako Erabakiaren bitartez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak onartu egin zuen ekintzaileentzako laguntzak emateko deialdia, eta erakunde horretako zuzendari nagusiaren 2014ko uztailaren 30eko Aginduaren bitartez eman zen argitara, 2014ko abuztuaren 25eko EHAAn (159. zk.) eman ere. Bada, deialdi horretako 2. artikuluan honako hau ezartzen da: emango diren laguntzen guztizko zenbatekoak ez du gaindituko haiek finantzatzeko esleitutako baliabide ekonomikoen guztikoa –deialdian bertan jasotzen dena–, edo, indarreko legeriaz bat aurrekontu-aldaketak onartzen badira, zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena.

Halaber, IV. kapituluan aurreikusitako laguntzetarako –enpresa jarduera hasita «proiektua sendotzeko» laguntza behar duten pertsonentzako laguntzetarako– eskabideei dagokienez, 20. artikuluko 2. paragrafoan honako hau xedatzen da: aurkezteko ordenaren arabera ebatziko dira, harik eta aurrekontu-zuzkidura amaitzen den arte. Aurrekontuko zuzkidura agortuz gero, gelditzen diren eskabideak ukatuko dira, eta horren berri emango da Lanbideren webgunean zein Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez eman ere.

Geroztik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 24ko Ebazpenaren bitartez (2014ko azaroaren 3ko EHAA, 209. zk.), argitara eman zen: emendatu egin zirela ekintzaileentzako laguntzen deialdiko finantzatzeko baliabide ekonomikoak; IV. kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko zen gehitze hori, horretarakoxe bakarrik.

IV. kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak agortu direlarik, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea honako hau: IV. kapituluan araututako laguntzak finantzatzeko esleitutako aurrekontu-kreditua agortu egin dela 2014ko irailaren 10ean, hain justu ere goizeko hamaikak eta hamarrean aurkeztutako eskabidearekin. IV. kapitulua: enpresa jarduera hasita «proiektua sendotzeko» laguntza behar duten pertsonentzako laguntzei buruzkoa.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 11.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala