Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5393

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 17koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2014ko urterako garapenerako lankideentzako laguntzak emateko dena.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2014ko urriaren 8ko Ebazpenaren bidez egin zen garapenerako lankideentzako laguntzak emateko 2014. urteko deialdia (2014ko urriaren 9ko EHAA, 192. zk.).

Maiatzaren 31ko 124/2005 Dekretuaren bidez, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren pentzutan borondatezko euskal lankideentzako laguntzak arautzen dira (EHAAren 104. zk.; ekainaren 3koa). Eta urtarrilaren 10eko 2/2006 Dekretuak (EHAAren 11. zk., urtarrilaren 17koa) eta abenduaren 26ko 264/2006 Dekretuak (EHAAren 6. zk., urtarrilaren 9koa) idazketa berri eman zioten dekretu hari. Bada idazketa berri horretako 10. artikuluaren bat etorriaz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Artezkaritza Kontseiluak oniritzia eman osten (2014ko abenduaren 16an egindako batzarraren aktak horixe jasotzen du), honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2014ko urriaren 8ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak esleitzea. Laguntza horiek ebazpen honetako I. eranskinean jasotako erakundeei emango zaizkie, eranskinean aipatutako zenbatekoan eta eran.

Bigarrena.– II. eranskinean jasota dauden eskabideak baztertzea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 17a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala