Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BALMASEDAKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5394

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 320/2014 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Balmasedako (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Epaitegi honetan 320/2014 prozedura bideratzen ari da (jab. esp., trakt. ber. ek.), Maria Amaya Hormaza Prieto andreak eskatuta, ondoko finkaren segidako traktu etendakoari berrito ekiteko:

«Hiri-finka. harlangaitzezko etxea, Galdames udalerriko San Esteban auzunean kokatua, eraikuntza modernokoa eta beheko solairua eta pisu printzipala dituena; pasabide bat, sukalde eta bost logela-departamendu dituelarik beheko solairuak; eta sala bat, sukaldea, denda eta bost logela-departamendu dituelarik pisu printzipalak; laurogei metro koadroko azalera du, hau da, hamar metroko luzera eta zortzi metro zabalera; Iparraldetik, Ekialdetik eta Mendebaletik Norberto Mariano Arinaza-ren jabetzarekin egiten du muga, eta Hegoaldetik San Esteban auzuneko bide publikoarekin.

Inskripzioa.– Balmasedako Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 402 liburukian, 22 liburuan, 136 orrialdean; Galdameseko 1149 finka».

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu-eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Halaber honako hauei ere dei egiten zaie: erregistroko titular gisa, Manuel Torre Cerro-ri edo bere bere jaraunsle ezezagunei; ondasunen jabe jatorrizko gisa, Maria Begoña Prieto Arana, Jesús Arenaza de la Torre eta Ramón de Llano Ruiz-i edo euren jaraunsle ezezagunei; betiere, aipatutako epean, espedientean agertu ahal daitezen, eta euren eskubideen alde alegazioak egin ahal ditzaten.

Balmaseda (Bizkaia), 2014ko azaroaren 24a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala