Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5396

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 53/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 53/2014 adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: C.G.O.P.

Alderdi demandatua: Melva Teotisa Yabari Roca.

Gaia: epaia.

Judizio horretan, ebazpena eman da. Hona hemen idazpurua eta xedapenak:

723/2014 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko azaroaren hogeita seia.

Alderdi demandatzailea: C.G.O.P.

Abokatua: Maria Jesus Antolin Vega.

Prokuradorea: Ana Teresa Rodriguez Fernandez.

Alderdi demandatua: Melva Teotisa Yabari Roca.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Carlos Gerardo Ortiz Parada-k aurkeztutako demanda, Melva Teotisa Yabari Roca-ren aurkakoa. Horrenbestez, dibortzioaren ondorioz, alderdien artean dagoen ezkontza-lotura desegiteko agintzen dut, erabaki horri dagozkion legezko ondorio guztiekin.

Ebazpen hau irmoa delarik, jakinarazi bekio ofizioz Erregistro Zibil Zentralari, idatzohar egokia egin dadin. Ez da berariaz erabakirik hartzen auzialdi honetan sortutako kostuei buruz.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: . Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2014ko azaroaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala