Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5397

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 223/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian epaia eman da adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 223/2014 prozeduran. Prozedura hori Mihaica Cristeak eskatuta hasi da, Vasilica Cristearen aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

567/2014 EPAIA

Epailea: Vanesa Murillo Villaverde.

Lekua: Bilbao.

Data: 2014ko azaroaren 17a.

Demandatzailea: Mihaica Cristea.

Abokatua: Ana Sainz de Rozas Aparicio.

Prokuradorea: Carlos Salgado Núñez.

Demandatua: Vasilica Cristea.

Fiskaltza.

Judizioaren gaia: ezkontza desegitea. Dibortzioa.

EPAITZA

Osorik baiesten ditut Mihaica Cristeak Vasilica Cristearen aurka aurkeztutako demandako uziak, eta, horrenbestez:

1.– Adierazitakoen arteko ezkontza desegina dagoela agintzen dut (ezkontza 2001eko urriaren 21ean egin zen), erabaki horrek berekin dakartzan legezko ondorio guztietarako.

2.– Honako neurri hauek ezartzen dira:

2.1.– Alaba adingabeen zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaio; horretaz gain, guraso-ahala esklusiboki baliatzea ere esleitzen zaio.

2.2.– Aitaren eta alaben arteko komunikazioa eten egiten da.

2.3.– Alaba adingabeen mantenu modura, aitak unean-unean –lana, subsidioa edo langabezia-saria dela medio– dauzkan diru-sarrera garbien % 30 ordaindu behar dio amari. Nolanahi ere, hilero ordaindu beharko duen gutxieneko zenbatekoa 150 euro izango da (75 euro, alaba bakoitzeko). Aurreratuta eta hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan ordainduko du, auzi-jartzaileak izendatzen duen kontuan dirua sartuz. Gutxieneko zenbateko hori urtero eguneratu beharko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako KPIren arabera, oinarritzat justu aurreko hamabi hilabeteak hartuz, eta lehen eguneraketa 2015eko urtarrilaren hasieran egin beharko du. Ordainketa egin ezean, legezko neurriak hartuko dira.

2.4.– Gurasoek erdibana ordainduko dituzte alaben ohiz kanpoko gastuak. Halakotzat joko dira mediku-, farmazia-, optika- eta odontologia-zerbitzuek sortutako gastuak, eta Gizarte Segurantzak edo mediku-aseguru pribatu batek bere gain hartzen ez dituen gainerako medikuntza-gastuak. Halakotzat joko dira, orobat, irakasle edo tutoreek gomendatuta, ikasketa-prozesuaren indargarri eta lagungarri seme-alabek jaso behar dituzten eskola-orduen aparteko gastuak. Gainerako gastuak –aisialdiak edo eskolak eragindakoak baina premiazkoak ez direnak, eta guraso biek erabakitakoak ez badira–, egitea erabaki duenak ordaindu beharko ditu, gasturik egin bada behintzat. Nolanahi ere, bi gurasoek aho batez hartutako erabakia izan bada, erdibana ordainduko dituzte.

Beste gurasoari kontsulta egin ezin zaion urgentziazko kasuetan izan ezik, gainerakoetan, guraso bakoitzak besteari jakinarazi beharko dio seme-alaba adingabeek dituzten aparteko premien berri, eta premia horiei erantzun beharra dagoela adierazi; horretarako, kasuan kasuko agiriak helaraziko dizkio batak besteari (gastuaren zenbatekoari buruzko aurrekontua edo informazioa). Hamabost eguneko epean erantzunik ez badago, gastua onartuta dagoela ulertuko da.

Behar bezala jasota geratzeko moduan egingo dira halako jakinarazpenak.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean, eman bedi horren berri ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilean; eta, hartarako, egin bedi idaztagiri egokia, orri-bazterrean ohar gisa jartzeko.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei eta jakinaraz bekie, halaber, bere aurka apelazio errekurtsoa jar daitekeela, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Vasilica Cristea demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko azaroaren hamazortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala