Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5398

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1123/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeentzako neurriei buruzko 1123/2013 prozedura bideratu da, Lourdes Ara Cortesek eskatuta, Jose Antonio Jimenez Dualen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

More uxorio bizikidetza bereiztea.

Demandatzailea: Lourdes Ara Cortes.

Prokuradorea: Asuncion Hurtado Madariaga.

Demandatua: Jose Antonio Jimenez Dual.

Prokuradorea.

158/2014 DEKRETUA

Idazkari judiziala: Maria Isabel Langara Garcia-Echave.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko azaroaren bosta.

XEDAPEN ZATIA

1.– Artxibatu egiten da prozesu hau. Auzi-jartzaileak beste judizio bat susta dezake gai beraren gainean.

2.– Auzi-jartzaileri ezartzen zaizkio sortutako kostuak.

3.– Prozesu hau amaitu dela deklaratzen da.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honi berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Horretarako, jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikusketa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agintzen eta sinatzen dut.

Eta Jose Antonio Jimenez Duali demandatuari behar bezala jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko azaroaren hogeita batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala