Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5404

EDIKTUA, 195/2014 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Francisco Saro Jaureguik, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede ematen dut:

195/2014 falta-judizioan, epaitegi honetako epaile Aranzazu Aguinaga Mendizabalek epaia eman du, bi mila eta hamalauko irailaren hogeita seian. Honela dio epaiak:

«Fouad Boudissa salatua kondenatzen dut, lehen aipatutako ebasketa-falta dela eta, hilabeteko isun-zigorra betetzera (eguneko 5 euro, guztira, 150 euro). Egun bateko askatasun-gabetzea jasoko du ordaindu gabe uzten diren eguneko bi kuotarengatik, eta prozesuaren kostuak ordaindu beharko ditu, halakorik balego.

Erantzukizun zibilaren bidetik, salatuak De la fuente salatzaileari kalte-ordaina eman beharko dio, eta hauek itzuli: ebatsitako 15 euro eta beste 89 euro ebatsitako sakelako telefonoaren balioarengatik. Ez da aipamenik egiten Kutxa eta Caixa erakundeetako txartelen inguruan, ez baita horiekin dirurik erabili.»

Fouad Boudissa non dagoen ez dakigunez (pasaporte-zenbakia: X9929566Y), ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio, eta, halaber, ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko duela epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren eduki osoa ezagutzeko, organo honetako bulegora bertaratu beharko du.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko azaroaren hemezortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala