Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5405

EDIKTUA, 1018/2014 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mikel Beunza Urtasunek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judizial naizenak,

Fede ematen dut:

1018/2014 falta-judizioan, epaitegi honetako epaile Laura De Lorenzo Aracama-k epaia eman zuen 2014-10-29an.

«125/2014 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko urriaren hogeita bederatzia.

Nik, Laura de Lorenzo Aracamak, hiri honetako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, guardia funtzioetan ari naizelarik, ikusi ditut agintaritzarekiko errespetu-falta dela-eta epaitegi honetan bideratutako 1018/2014 falta-judizioko autoak. Alderdiak hauek izan dira: salatzaile gisa Fiskaltza eta 23207, 23127 eta 01407 zenbakidun ertzainak, eta salatu gisa Boumediene Ouadah.

EPAITZA

Ordena publikoaren aurkako falta baten egile denez (Zigor Kodea, 634. art.), Boumediene Ouadah kondenatzen dut egunean 6 euroko kuota ordaintzera 45 egunetan zehar (270 euro). Horretaz gain, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du, eta, horren ondorioz, kuota bi ordaindu barik uzten duen bakoitzean askatasun gabeko egun bat izango du. Kostuak ere kondenatuari ezartzen dizkiot, berariaz».

Boumediene Ouadah (AIZ: X2723948N) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia. Ebazpen horren aurka, salatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko azaroaren hamazortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala