Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5406

EDIKTUA, finkaren edukiera handiagoari buruz bideratutako 1120/2014 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Rafael Gonzalez Martinek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizenak, honako hau

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan 1120/2014 jabari-espedientea bideratzen ari dela (gehiegizko edukierari buruzkoa), Luis Miguel Reboredo Larrinagak eskatuta, hain zuzen ere, honako finka hau inskribatzeko gehiegizko edukieragatik:

Hiri-finka katastrala; 1 poligonoa, 1219 lursaila, Santikurutze Kanpezukoa; hona hemen mugak:

Iparraldean: Alto del Castillo kalea

Hegoaldean: Potro kalea

Ekialdean: 1 poligonoa, 1218 lursaila

Mendebaldean: 1 poligonoa, 1221 lursaila

74,82 metro koadroko azalera du.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu-eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 25a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala