Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5407

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1315/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (1315/2013).

Demandatzailea: Maria Alexis Hernandez Liriano.

Abokatua: Ana Cruz Eguren Gutierrez.

Prokuradorea: Isabel Gómez Pérez de Mendiola.

Demandatua: Jose Ramon Santos Silva.

Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan epaia eman da, 2014-11-04an. Xedapen-zatiak hau dio:

528/2014 epaia, MHC 1315/2013 prozeduran emana, 2014ko azaroaren 4an. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: demandatzaile gisa, Maria Alexis Hernandez Liriano andrea, Gomez andrea prokuradore duela; bestetik, demandatu gisa, Jose Ramon Santos Silva jauna (auzi-ihesean, eta ordezkari prozesalik gabe); Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Jose Ramon Santos Silva demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala