Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5409

EDIKTUA, 3978/2013 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik,

Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan, komunitatearen aldeko lanak betetzeari buruzko 3978/2013 espedientea bideratu da, Bunca Camara zigortuaren aurka (NAN: Y1187790S). Zigortu hori Guinea Bissaun jaio zen, 1977-02-10ean, Queba eta Famata-ren semea da, eta azken helbidea hau du: Altamira auzoa kalea 12, 5. C – 48002 – Bilbao. Egun, ordea, helbide ezezaguna du. Espediente horretan, autoa eman zen 2014-07-10ean, eta haren xedapen-zatiak honako hau dio, hitzez hitz: «Ez betetzat jotzea Bilboko zigor-arloko 7 zenbakiko epaitegiaren 2606-12-6 betez Bunca Camara-ri ehun eta hogeita hiru egunez gizartearentzako lanak egiteko ezarritako zigorra.

Bidal bekio testigantza Bilboko dagokion guardiako epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako».

Bunca Camara zigortuari jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2014ko azaroaren 19an. Jakinarazi egiten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA. IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala