Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5413

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Durangoko tailerren, kotxetegien eta bulegoen eraisketa proiektuaren burutzapen lanari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Durangoko tailerren, kotxetegien eta bulegoen eraisketa Proiektuaren burutzapen lana.

c) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2014ko abuztuaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 148. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: bostehun eta berrogeita hamazazpi mila hirurehun eta hogeita hamabi euro eta laurogeita hemezortzi zentimo (557.332,98), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2014ko azaroaren 18a.

b) Esleipenduna: Construcciones Murias S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta laurogeita zazpi mila ehun eta berrogeita hamar euro eta berrogeita hamaika zentimo (287.150,51), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: bederatzi (9) aste.

Bilbao, 2014ko abenduaren 10a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala