Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5414

IRAGARKIA, 2014ko abenduaren 1ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen dira «Buruntzaren Handitzea» izeneko ustiapen-emakida eskaeraren ustiapen-proiektua, lehengoratze-plana eta ingurumen-inpaktuaren azterketa; hori Andoaingo udal-mugartean dago, Gipuzkoako Lurralde Historikoan.

Proiektuen Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 9. artikuluaren (2008-01-26ko BOE) ondorioetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean aurrez ikusitakoarekin lotuta (1998-03-27ko EHAA), jendaurrean jartzen da aipatutako dokumentazioa.

– Eskatzailea: Sdad. Financiera y Minera, Añorga etorbidea 36, 20080 Donostia.

– Eskuragarri dagoen dokumentazioa:

1.– Ustiapen-proiektua.

2.– Lehengoratze-plana.

3.– Ingurumen-inpaktuaren azterketa.

Hori jendaurrean jartzen da, aipatutako dokumentazioa toki hauetan aztertu ahal izateko:

– Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Easo kalea 10, Donostia; telefono-zenbakiak: 943 022567 eta 943 02 25 15.

– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira, bi aletan, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Donostia, 2014ko abenduaren 1a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIÉRREZ.


Azterketa dokumentala