Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKADIKO NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOAREN KONTSEILUA
5416

HUTSEN ZUZENKETA, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren egoitza soziala aldatzeari buruzko 2014ko abuztuaren 7ko iragarkiarena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Horrelako hutsak izan direnez Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren egoitza soziala aldatzeari buruzko 2014ko abuztuaren 7ko iragarkiaren testuan (2014ko irailaren 26ko EHAA, 183. zk.), zuzenketa hau egiten da:

2014/3995 (1/1), gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak hau dio:

«Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak 2013ko urriaren 4an egindako batzarrean erakunde horren egoitza soziala eta zerga-egoitza aldatzea adostu zuen aho batez, ondorengo hauxe izanik: Bideaur auzoa, 4 zenbakia; Jauregibarria baserria 1.solairua. Amorebieta-Etxano, Bizkaia».

Baina beste hau esan behar du:

«Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak 2013ko urriaren 4an egindako batzarrean erakunde horren egoitza soziala eta zerga-egoitza aldatzea adostu zuen aho batez, ondorengo hauxe izanik: Jauregibarria auzoa, 4 zenbakia; Jauregibarria baserria 1. solairua. Amorebieta-Etxano, Bizkaia».


Azterketa dokumentala