Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2014ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5419

HUTSEN ZUZENKETA, ekainaren 24ko 123/2014 Dekretuarena, zeinaren bidez Bizitzen fundazioa gizarte-interesekotzat aitortu baitzen.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Horrelako hutsak ikusi dira Bizitzen fundazioa gizarte-interesekotzat aitortzeko den ekainaren 24ko 123/2014 Dekretuaren testuan (EHAA, 2014ko uztailaren 7koa, 127. zk.); beraz, honako zuzenketa hau egin behar da:

Euskarazko bertsioan, 2014/3047 (1/1) orrialdean,

honakoa dio:

«123/2014 DEKRETUA, ekainaren 24koa, Bizitzen Zorroaga fundazioa gizarte-interesekotzat aitortzeko dena».

Baina honela esan behar du:

«123/2014 DEKRETUA, ekainaren 24koa, Bizitzen fundazioa gizarte-interesekotzat aitortzeko dena».


Azterketa dokumentala