Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2014ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
5421

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2013ko irailaren 4koa, Deustuko Unibertsitatearena, zeinaren bitartez Lehen Hezkuntzako Graduatuaren ikasketa-plan berria argitaratzen baita, aldaketa kontsolidatuaren ostean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, testuingurutik erraz argitzen diren hutsak eta omisioak eta, ondorioz, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez dutenak, argitaratzeko agindua eman duen organoak konponduko ditu, nahasbiderik ez sortzeko komeni denean. Horretarako, testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

2013ko urriaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (191. zenbakia) argitaratu zen Deustuko Unibertsitatearen 2013ko irailaren 4ko Ebazpena, aldaketa kontsolidatuaren ostean Lehen Hezkuntzako Graduatuaren ikasketa-plan berria argitaratzeko dena. Bertan gisa horretako hutsak antzeman direnez, dagokien zuzenketa egin behar da.

2013/4231 (3/3) orrialdean, euskarazko bertsioan, azken lerroan, honela dio:

«– Entzumen eta Mintzairako Aditua»

Hau esan behar du:

«– Entzumen eta Mintzairako Aipamena»


Azterketa dokumentala