Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2014ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5422

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 704/2013 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: L2 704/2013, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko apelazio-errekurtsoa.

Alderdi apelatzailea: Anca Nicoleta Durbala.

Alderdi apelatua: Petru Durbala.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatutako errekurtsoan, ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

EAPITZA:

Erroilu honen jatorria ere baden 72/2012 zk.ko dibortzioari buruzko prozeduran, Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko ZLUPek emandako Epairen aurka, Anca Nicoleta Durbala-k aurkeztutako apelazio-errekurtsoa baietsi egiten denez gero, aipatu epaia ezeztatu egiten da, auzilarien XXXXX alabaren gaineko guraso-ahalari dagokionez, zeina esklusiboki esleitzen zaion ama Anca Nicoleta Durbala-ri; ez da hartzen erabakirik eragindako kostuen gainean.

Errekurritzeko aurkeztutako gordailua itzul bekio Anca Nicoleta Durbala-ri. Horretarako, jatorrizko epaitegiko idazkari judizialak itzulketa-agindua emango du.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoietako batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, auzitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4704 0000 00 0704 13. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtso-egileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada; eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtsoa aurkezteko idazki bakoitzari honako hau erantsi beharko zaio: tasa judizial ordaindu izanari buruzko egiaztagiri behar bezala balioztatua, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako exentzioren bat gertatzen bada.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Alderdi apelatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko azaroaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala