Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2014ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BILBOKO UDALA
5428

IRAGARKIA, zarataren aurkako Bilboko Ekintza Plana jendaurrean jartzeari buruzkoa.

Bilboko Gobernu Batzordearen 2014ko azaroaren 16ko Erabakiaren bidez, zarataren aurkako Bilboko 2014ko Ekintza Plana onartu aurreko izapide moduan, erabaki du plan hori jendaurrean jartzea hilabetez, egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak aurkezteko, halaxe ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18. artikuluan. Epe horretan espedienteko agiriak Obra eta Zerbitzuen Sailean (Gai Orokorrak-San Agustin eraikina, Ernesto Erkoreka plaza 12, 3. B) eta udalaren web gunean kontsultatu ahal izango dira.

Horrela jakinarazten da, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Bilbao, 2014ko azaroaren 16a.

Ingurumen Sailataleko burua,

NAGORE SALCEDO FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala