Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2014ko abenduaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5439

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 18koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko maiatzaren 30eko Aginduaren babesean aurkeztutako musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntza eskabideen gainean hartutako ebazpenaren berri ematen duena.

AURREKARIAK:

1.– 2014ko ekainaren 11n argitaratu zen EHAAn 2014ko maiatzaren 30eko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

2.– Aipaturiko Aginduaren 13.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako diru-laguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie eta horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek jakin dezaten.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean azaltzen den bezala, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko maiatzaren 30eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzak argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 18a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala