Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2014ko abenduaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5441

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko 204/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa (apelazioa).

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazioa, 204/2014 prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Joseba Iñaki Aldape Akesolo.

Abokatua: Jose Antonio Loidi Alcaraz.

Prokuradorea: Ana Vidarte Fernandez.

Alderdi errekurritua: Asemas Mutua de Seguros y Reaseguros, Igorreko Torrea kaleko 1 A B eta C zenbakiko J.E., Gonzalo Ispizua Anduiza eta Urrikoatxa, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-09-29an. Hona hemen epaitza:

Joseba Iñaki Akesoloren ordezkaritzak Bilboko Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiak emandako ebazpenaren aurka –zeina erroilu honen jatorri baita– aurkeztutako apelazio errekurtsoa ezesten dugu, eta, bide batez, sendetsi egiten dugu ebazpen hori. Errekurtso honek sorrarazitako kostuak alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu.

Jatorriko epaitegiko idazkari judizialak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik harako hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoietako batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4703 0000 00 0204 14. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtsoa aurkezteko idazki bakoitzari honako hau erantsi beharko zaio: tasa judizial ordaindu izanari buruzko egiaztagiri behar bezala balioztatua, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako exentzioren bat gertatzen bada.

Ebazpena irmoa denean autoak jatorrizko epaitegira bidaliko dira, ebazpen honen hitzez hitzezko ziurtagiriarekin, horren berri izan eta betearaz dezaten.

Gure epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu. Epaiaren ziurtagiria dagokion erroiluari erantsiko zaio».

Urrikoatxa, S.L., Gonzalo Ispizua Anduiza eta Asemas Mutua de Seguros y Reaseguros demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko abenduaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala