Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2014ko abenduaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5442

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 138/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (138/2014).

Alderdi demandatzailea: G.A.Z.M.

Alderdi demandatua: Santos Bernardo Reyes Rochez.

Gaia: seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, ebazpena eman da. Hona hemen idazpurua eta xedapenak:

720/2014 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko azaroaren hogeita laua.

Alderdi demandatzailea: G.A.Z.M.

Abokatua: Gaizka Garzon Bolado.

Prokuradorea: Maria Victoria Guillen Ortego.

Alderdi demandatua: Santos Bernardo Reyes Rochez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: banantze edo dibortziotik eratorritako neurriak.

EPAITZA

Partez baiesten dut, G.A.Z.M.k Santos Bernanrdo Reyes Rochezen aurka aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, honako neurri hauek onartzen ditut alderdien eta haien alaba adingabeen arteko harremanak arautzeko: XXXXX eta XXXXX.

A) Alaba adingabeen zaintza eta jagoletza amari esleitzen dizkiot, guraso ahala, berriz, bi gurasoena izango da. Ez da komunikazio- eta egonaldi-araubiderik ezartzen jagoletzarik ez duen gurasoaren alde.

B) Jagoletzarik ez duen gurasoaren kargura mantenu-pentsio bat ezartzen da, diru-sarrera likidoen % 25ekoa, mantenu-emaileak jasotzen dituen kontzeptu guztiak aintzat harturik; dena den, zenbateko hori ezin izango da inolaz ere hileko 200 euro baino txikiagoa izan (ehun alabako). Aurreratutako hilekoetan ordaindu beharko du, hilabete bakoitzeko lehen bost egunetan eta demandatzaileak horretarako izendatutako, eta, bestalde, urtero eguneratu beharko da, betiere Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen duen KPIaren arabera.

C) Seme adingabearen ezohiko gastuak, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran, bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte. Dena dela, premiazkoak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (komunikazio horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa eta zenbatekoa den; eta dagozkion agiriak jasoko dira bertan). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ..... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko azaroaren hogeita lauan.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2014ko azaroaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala