Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2014ko abenduaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5443

EDIKTUA, kontratuz kanpoko erruari buruzko 899/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: hitzezko jud. 899/2014.

Alderdi demandatzailea: Consocio de Compensacion de Seguros.

Alderdi demandatua: Linea Directa Aseguradora, S.A. eta Carlos Rojas Urroz.

Gaia: kontratuz kanpoko errua.

Aipatutako judizioan, hitzez hitz honako hau dioen ebazpena eman da:

* 2014-11-27ko epaia.

Alderdi demandatuaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ediktu hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bulego judizialeko iragarki-oholean, Carlos Rojas Urroz jaunari jakinarazpena egiteko eginbidea gauzatu ahal izateko.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko abenduaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala