Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2014ko abenduaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5445

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 211/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian Francisco Javier Mendigain Cincuneguik eskatuta Rosilene de Lima Mendigainen aurka bideratutako adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 211/2014 prozeduran, 2014-12-03an, 137/2014 epaia eman da.

Eta Rosilene de Lima Mendigain demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu zein den haren helbidea edo bizilekua gaur egun, eta PZLren 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2014ko urriaren 9a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala