Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2014ko abenduaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5446

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 73/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 73/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Melvar, CB.

Abokatua: Maite Gonzalez Zuloaga.

Prokuradorea: Isabel Gómez Pérez de Mendiola.

Demandatua: Embex Empresarial, S.L.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-06-26an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Gómez Pérez de Mendiola prokuradoreak Melvar, C.B. ondasun-erkidegoaren izenean aurkeztu duen demanda. Horregatik, suntsitutzat deklaratzen dut alderdiek 2012ko abuztuaren 1ean sinatu zuten errentamendu-kontratua.

Halaber, auzi-jartzaileari 6.000 euro ordaintzera kondenatzen dut Embez Empresarial, S.L. baltzu demandatua.

Kopuru horrek Kode Zibilaren 1.108. artikuluan aurreikusitako interesa sortuko du, zitaziotik judiziora bitartekoa. Eta Prozedura Zibileko Legearen 576. artikuluan ezarritakoa ere bai, epaia ematen denetik guztiz ordaindu arte.

Alderdi demandatua lehen auzialdi honetan sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Zenbakia hauxe da: IBAN ES55 0049 3569 92 0005001274, eta kontzeptua: 0072 0000 03 0073 14. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZL, 449.1 artikulua).

Embex Empresarial, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala