Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2014ko abenduaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5448

HUTSEN ZUZENKETA, Euskal Trenbide Sarearen ondoko esleipenaren iragarkiarena; Bilboko Trenbide Metropolitarreko 3. linearako igogailuen obra eta mantentze lanak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak agintzen du testuan dauden hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten atalek zuzenduko dituztela, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da testua edo beharrezko den testu zatia, dagozkion zuzenketekin.

Horrelako hutsak antzeman direnez 2014ko azaroaren 21eko 223 zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Bilboko Trenbide Metropolitarreko 3. linearako igogailuen obra eta mantentze lanetarako lizitazioaren esleipena jakinarazteko Euskal Trenbide Sarearen iragarkian, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

2014/5005 orrialdean (2/2an), hau gehitu behar da:

«Informazio gehigarria; proiektu hori Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren, FEDERen, laguntzarekin finantzatzen da. Ebazpen/esleipen horrek 2013ko abenduaren 17ko Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 1303/2013 Araudiko (EB) 115. artikuluan, 2. atalean, aurreikusitako zerrenda publikoaren barruan sartzea onartzea dakar berarekin».


Azterketa dokumentala