Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2014ko abenduaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
5449

IRAGARKIA, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2014ko urriaren 3ko Ebazpena jakinarazteko dena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, idazki honen idazpuruan aipatzen den 2014ko urriaren 3ko Ebazpena ezin izan diogu jakinarazi AMPEA elkarteari (Asociación de Mujeres Profesionales y Empresarias de Álava). Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 artikuluarekin bat, ebazpena iragarki hau argitaratuta jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, dei egiten zaio AMPEA (Asociación de Mujeres Profesionales y Empresarias de Álava) elkartearen ordezkariari gehienez hamabost eguneko epean Vitoria-Gasteizko Manuel Iradier kaleko 36an agertzeko, 08:00etatik 14:30era, ebazpenaren testu osoa jaso dezan. Epea iragarkia argitaratu eta biharamunean hasiko da.

Eta AMPEA (Asociación de Mujeres Profesionales y Empresarias de Álava) elkarteari jakinarazteko balioa izan dezan ematen dut hau.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 3a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala