Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2015eko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
228

AGINDUA, 2014ko azaroaren 26koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez hutsak zuzentzen diren 2013ko urriaren 18ko Aginduan. Agindu horren bidez Larrialdiak Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu zen.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Aipatu bezalako hutsak atzeman dira agindu honetan: Agindua, 2013ko urriaren 18koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Larrialdiak Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko zena. Agindu hori, 2013ko azaroaren 20an argitaratu zen EHAAn (221. zk.); eta jarraian zuzentzen dira hutsak:

Hori guztia kontuan izanda,

EBAZTEN DUT:

Lehena.– Hutsa zuzentzea Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2013ko urriaren 18ko Aginduaren zazpigarren aurrekarian. Agindu horren bidez Lezoko (Gipuzkoako) Larrialdiak Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu zen. Beraz, hau dioen tokian:

«Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:

– Lehendakaria: José Joaquín Oroz Saizar jauna.

– Lehendakariordea: Iosu Gotzon Martín Azpeitia jauna.

– Idazkaria: Juan Carlos Quel López jauna.

– Diruzaina: Isabel Patricia Zuaznabar Arruti andrea.»

hau esan behar du:

«Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:

– Lehendakaria: José Joaquín Oroz Saizar jauna.

– Lehendakariordea: Iosu Gotzon Martín Azpeitia jauna.

– Idazkaria: Juan Carlos Quel López jauna.

– Diruzaina: Isabel Patricia Zuaznabar Arruti andrea.

– Bokala: José Alberto del Caño Romani jauna.»

Bigarrena.– Agindu horretan egun horretan egindako erregistro-idazpena zuzentzea.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, agindua jakinarazi eta biharamunetik; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 26a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala