Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2015eko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
233

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 22koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez erabakitzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan sustatzen ari diren zenbait jarduerari dagokien ingurumen-baimen bateratua lortzeko aurkeztu diren proiektuak jendaurrean jartzea.

Kutsaduraren eta kontrol integratuari buruzko ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatzen duen uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea da atmosferaren, uraren eta zoruaren kutsadura ekiditea, eta hori posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horretarako, kutsaduraren prebentziorako eta kontrol integraturako sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Kutsaduraren eta kontrol integratuari buruzko ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatzen duen uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaketak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua da araua bete behar duten instalazioek beren xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea, hain zuen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten herri-administrazio desberdinen lankidetza bermatuko duen eta hiritarren administrazio-beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Ebazpen honen eranskinean agertzen diren enpresek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari ingurumen baimen bateratua eskatu diote, Kutsaduraren eta kontrol integratuari buruzko ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatzen duen uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera.

Kutsaduraren eta kontrol integratuari buruzko ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatzen duen uztailaren 1eko 16/2002 Legeak araututakoari jarraituz, bidezkoa da Euskadiko Autonomia Erkidegoan sustatzen diren eta ebazpen honen eranskinean agertzen diren jarduerei dagokien ingurumen-baimen bateratua lortzeko aurkeztu diren proiektuak jendaurrean jartzeko epea zabaltzea erabakitzea.

Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Kutsaduraren eta kontrol integratuari buruzko ekainaren 11ko 5/2013 Legeak aldatzen duen uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Emisio Industrialaren Erregelamendua onartzen duen eta Poluzioa prebenitzeko eta kontrolatzeko uztailaren 1eko 16/2012ko legedia garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, hondakinen eta kutsatutako lurzoruen uztailaren 28ko 22/2011 Legea, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den beste legedia ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jendaurrean jartzea Ingurumenaren baimen bateratua lortzeko eranskinean agertzen diren proiektuak, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko eta Gipuzkoako aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik, 30 egun balioduneko epean. Epe horretan bidezko iritzitako arrazoibideak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.– Iritzitako arrazoibideak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).

3. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan egongo dira eskuragarri (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Era berean, adierazitako dokumentazioa hiritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako proiektuak dagozkien udaletara bidaliko dira horiek erakusteko jendaurrean jartzeko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 22a.

Ingurumeneko sailburuordea.
Absentziaz, (196/2013 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarria).

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala