Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2015eko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
234

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 269/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa, 269/2013.

Alderdi demandatzailea: Celia Mendes Carvalho.

Alderdi demandatua: Jose Pedro Dos Santos Cavaco.

Gaia: Dibortzioa.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio:

118/2014 epaia, 2014-12-18koa, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 269/2013 prozeduran emana. Azpeitiko 1 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Celia Mendes Carbalhoren eta Jose Pedro Dos Santos Cavacoren artean.

Jose Pedro Dos Santos Cavaco demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Azpeitia (Gipuzkoa), 2014ko abenduaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala