Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2015eko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
235

EDIKTUA, 625/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 625/2013 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Veronica Estrada Lopez.

Abokatua: Wendy Rodriguez Guinea.

Prokuradorea: Marta Martinez Perez.

Demandatua: Hibai Gomez Artiagoitia.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014-02-03an, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Marta Martínez Pérez epaitegietako prokuradoreak eta Verónica Estrada Lópezek jarritako demanda, Hibai Gómez Artiagoitiaren aurkakoa. Horrenbestez, deklaratzen dut bidezkoa dela gauza komuna zatitzeko egintza egitea. Ondorioz, enkante publikoaren bidez etxebizitza saltzea xedatzen dut; enkante horretan, kanpoko lizitatzaileek ere parte hartu ahal izango dute. Etxebizitza hori Barakaldon dago, Bazigorta kaleko 11. zenbakian, 4. ezkerra helbidean, eta Barakaldoko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 869 liburukia, 661 liburua, 175 folioa, 13.858 finka. Horrez gain, lortutako zenbatekoa bi jabekideen artean banatzeko xedatzen dut, 3. oinarriaren arabera, esleipena egiteko akordiorik ez badago. Prozedura honetan sortutako kostuei buruz ez da erabaki berezirik hartuko.

Hibai Gomez Artiagoitia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2014ko martxoaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala