Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2015eko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
237

EDIKTUA, familia-zuzenbideari buruzko 718/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: fam. guraso-ahala 718/2014.

Alderdi demandatzailea: Ainara Unamunzaga Santin.

Alderdi demandatua: Antonio Alba Cabezas.

Gaia: bisitak etetea.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

215/2014 AUTOA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko urriaren hamalaua.

XEDAPEN ZATIA

Kautelaz eten egiten da XXXXX adingabeak Antonio Alba Cabeza aitarekin daukan bisita-, komunikazio- eta egonaldi-araubidea, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanen gaineko neurriei buruzko autoetan epaitegi honek eman zuen 2010eko abenduaren 13ko 573 zenbakiko epaian ezarri zena. Epai horren bidez, onetsi egin zen 2010eko azaroaren 3an Antonio Alba Cabezak eta Ainara Unamunzaga Santinek sinatu zuten hitzarmen arauemailea. Araubide hori eten egiten da, Bilboko Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegian hasitako 2870/2014 aurretiazko eginbideen oinarri diren egitateen erantzulea Antonio Alba Unamunzaga den edo ez zehaztuko duen ebazpena eman arte zigor-arloko jurisdikzio-ordenaren aurrean.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Ministerio Fiskalari.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honen iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko abenduaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala