Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2015eko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
238

EDIKTUA, inmatrikulazio bati buruz bideratutako 351/2014 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, 351/14 jabari-espedientea bideratu da (jab. esp., trakt. ber. ek.), honako hauek hala eskatuta: Agustindar Mojen Errenteriako Hirutasun Guztiz Santuaren Monasterioa, Agustindar Mojen Benicasimgo Mirambel Ama Birjinaren Monasterioa, Agustindar Mojen Logroñoko San Agustin Monasterioa, Agustindar Mojen Sant Mateuko Santa Ana Monasterioa eta Agustindar Mojen Bilboko Santa Monika Monasterioa. Jabari-espediente hori honako finka hau inmatrikulatzeari buruzkoa da:

Landa-finka: baratze bat da, horma artean itxia; Durangoko jurisdikzioko Santa Susana eta San Antonio komentuen artean dago. Baratzearen neurriak –itxitura, etxola eta teilapea barne direla– hauek dira: zazpiehun eta laurogeita zortzi estatu eta erdi, hau da, bi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi metro eta hirurogeita hamalau dezimetro koadro.

Durangoko 481. finka; Durangoko Jabetzaren Erregistroan inskribatuta dago, 2.353. liburukian, 541 liburuan eta 54. folioan.

Probidentzia batez gaur erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nortzuk diren–, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Durango (Bizkaia), 2014ko abenduaren 16a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala