Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2015eko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
240

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 94/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 94/2014.

Demandatzailea: Unai Ayerdi Vazquez.

Abokatua: Jesus Aguirre Leiceaga.

Prokuradorea: Susana Aizpun Gonzalez.

Demandatua: Jesus Martinez Rodriguez.

Auzigaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman zen, 2014-12-09an, eta epaitzak honako hau dio, hitzez hitz:

«Baietsi egin dut Susana Aizpún auzitegietako prokuradoreak Unai Ayerdi Vázquezen izenean eta ordez aurkeztu duen dibortzio-demanda, Jesús Martínez Rodríguezen aurkakoa. Horrenbestez, dibortzioa dela-eta, bi alderdiek 2008ko urriaren 20an egin zuten ezkontza desegintzat ematea erabaki dut.

Ezeztatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako adostasun eta ahalordeak.

Ezkontzako ekonomia-erregimena deuseztaturik geratzen da.

Guztia ere, kostuen gaineko erabakirik gabe.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (1868 0000 33 0094 14) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori kontsignatu izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.»

Jesus Martinez Rodriguez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2014ko abenduaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala