Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2015eko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
241

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 1156/2014 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesaleko idazkariak.

Jakitera ematen dut: epaitegi honetan 1156/2014 jabari-espedientea bideratu da (trak. ber. jab. esp.) Maria Belen Lopez de Ipiña Alava eta Maria Del Mar Lopez De Ipiña Alava andreek eskatuta. Segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedientea da, finka honi lotuta:

Hiri-lurrekoa. Etxea bitan banatuta dago, eta Bekolarra auzoko hogeita hamaika zenbakiaz seinaleztatuta, gero hamaikaz eta gaur egun Comercio kaleko bederatziaz, Villarreal hiribilduan. Zatiak inskribatuta daude zenbaki bakar baten bidez, Hipoteka Legearen zortzigarren artikuluko hirugarren paragrafoan agindutakoaren arabera. Zatien deskripzioa honako hau da: lehen erdiak, beheko solairuan edo zoruan, laurogeita hiru metro eta hirurogeita bederatzi zentimetro ditu; eta, bigarrenean edo gelan eta hirugarrenean edo ganbaran, hirurogeita hemezortzi metro eta hirurogeita hamaika zentimetro. Honakoak dira haren mugak: mendebaldean, hau da, etxe osoko fatxadan, Bekolarra kalea (aldi berean, Durangotik igarotzen den Gasteiz-Bilbao errepidea); hegoaldean, Lino Isasirena; ekialdean, ondoren gelan eta ganbaran karezko eta harri-koskorrezko horma batez eta trenkadez banatuko den beste erdia; eta iparraldean, Uribarri-Gamboako auzokide Antonino Larrosarena. Bigarren erdiak, beheko solairuan edo zoruan, hirurogei metro eta laurogeita sei zentimetro ditu; eta, bigarrenean edo gelan eta hirugarrenean edo ganbaran, hirurogeita hemezortzi metro eta hirurogeita hamaika zentimetro. Honakoak dira haren mugak: ekialdean, banatutako erdia; hegoaldean, Jose Arroyaberen oinordekoenak; mendebaldean, Pedro Nafarrateren teilapea edo sutegia; eta, iparraldean, alde batean, patioa eta, gainerakoan, Uribarri-Gamboako auzokide Antonio Larrosaren etxea. Etxea banatzeko orduan, adostu egin zen ate nagusia, geletarako eskalerak eta ataria, eta etxe osoko ganbara bi alderdirentzako komunak izango zirela; beraz, harrezkeroztik, egin beharreko eraberritzeak edo konponketak erdibana ordainduko zituztela Pedro eta Valeriana Nafarrete y Ortiz de Zarate neba-arrebek, edo euren oinordekoek. Horretaz gain, Valerianaren lehen pisura edo kortara igarotzeko, edozein zerbitzutarako, Pedro nebaren erdiaz baliatu ahal izango da, horregatik eman baitzitzaion hedadura handiagoa beheko solairuko ekialdeari eta ez, ordea, mendebaldekoari edo bizkarrekoari eta beste biei. Katastroko erreferentzia: 58 2 14 1 2;58 2 14 1 6.

Katastroko erreferentzia: 2. poligonoa, 14. partzela.

Partzelaren azalera:

– Okupatutako azalera: 184,13 m2.

– Okupatu gabeko azalera: 0.00 m2.

– Guztizko azalera: 184,13 m2.

Partzelaren mugak:

Iparraldea – 2. poligonoa, 13. partzela, Manuel Garygordovil Berriozabal jaunarena eta beste batzuena.

Hegoaldea – 2. poligonoa, 15. partzela, M. Carmen Ibanez Garcia de Albeniz andrearena eta beste batena.

Ekialdea – Kalea.

Mendebaldea – Kalea.

Probidentzia batez gaur erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nor diren–, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, euren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu eta hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Halaber, deitzen zaie Pedro Nafarrete y Ortiz de Zarateri edo haren eskubide-hartzaileei, Jose Iribarren Lopez de Vergara edo haren eskubide-hartzaileei, espediente honetako finkaren erregistroko titularrak diren aldetik, lehen adierazitako epean bertaratu daitezen, euren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 23a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala