Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2015eko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
244

EDIKTUA, 4028/2013 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Francisco Benito Alonsok, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik.

Honako hau jakinarazten dut: nire kargura dagoen epaitegi honetan, komunitatearen aldeko lanak betetzeari buruzko 4028/2013 espedientea bideratzen ari da. Jose Jimenez Borja zigortuari ezarri zaio lan horiek egin beharra (Leongoa, Astorgan jaioa, 1975-01-12an; NAN: 30682230; Ramonen eta Concepcionen semea; haren azken helbidea: Mina San Luis kalea, 10, 1, C - Bilbao; eta gaur egun non dagoen ez dakigu). Espediente horretan autoa eman da 2014-10-15ean, eta haren xedapen-atalak honako hau dio: «Deklaratzea ez dela bete, Bilboko Zigor Arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 1044-12-S beteharazpenaren indarrez Jose Jimenez Borjari hogeita hemezortzi egunez komunitaterako lanak egiteko ezarritako zigorra».

Jose Jimenez Borja zigortuari jakinarazpena egiteko balio dezan, non dagoen ez baitakigu, eta agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2014ko abenduaren 17an. Jakinarazi egiten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala