Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2015eko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
246

IRAGARKIA, lehiaketari buruzkoa, Eustaterako gama altuko zerbitzarirako potentzia handiagoko gelaxkak eta prozesadoreak erostea xedetzat duen kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (espedientea: 08/2015).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) Zuzendaritza Nagusia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) Arlo Juridiko-Administratiboa.

c) Espediente-zenbakia: 08/2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: gama altuko zerbitzarirako potentzia handiagoko gelaxkak eta prozesadoreak erostea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna: 2014ko azaroaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 220. zenbakia.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: alderdi ekonomikatik abantailatsuena den eskaintza.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta laurogeita zortzi mila (188.000) euro.

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2014ko abenduaren 29a.

b) Formalizazio-eguna: 2015eko urtarrilaren 5a.

c) Kontratista: Ibermática, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta laurogeita bost mila, bederatziehun eta hirurogeita hemeretzi koma laurogeita hamabi (185.979,92) euro, BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 8a.

Eustateko zuzendari nagusia,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala