Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2015eko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
249

EDIKTUA, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, PH/A/32/2013 espedienteari buruzkoa.

José Javier Losantos Omar-ek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendari denak, ediktu hau ematen du:

EDIKTUA

Izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legean, eta halakoen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 22ko 124/2004 Dekretuan oinarritutik irekitako PH/A/0032/2013 zenbakiko espedienteari dagokionez, Enplegu eta Gizarte Politiketako lurralde-ordezkariak 2014ko maiatzaren 14an emandako Ebazpenaren aurka, aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duen Ebazpena, 2014ko urriaren 27koa, Ahmad Namouh jaunari jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina, zenbait kasu direla-eta, ezin izan da egin; hortaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera jakinarazten da.

Aipatu espedientean emandako ebazpenak gorako errekurtsoa ezestea dakar, eta interesdunari jakinarazten dio amaitu dela administrazio-bidea, eta, aurka egin nahi baldin badu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; Guztia ere, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak ebazpenaren testu osoa Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan dauka eskuragarri (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Interesdunarentzako jakinarazpentzat balio dezan, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 27a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala