Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2015eko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
251

IRAGARKIA, Honen bidez, 48A001-45-2014 ES zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2014ko abenduaren 3an egindako ebazpen-proposamena jakinarazten da. Haren titularra IZ Autocars, S.L. da, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.3.b) artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egozten zaio.

Izapidetutako espedienteari dagokion ebazpen-proposamena interesdunei jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu; eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakinaren gainean egoteko ematen da hau argitara. Interesdunek jakinarazpentzat hartu behar dute, eta ohartarazpen hau egiten zaie:

Ebazpenaren eduki osoaren berri izateko, interesdunak Osasun Saileko Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan agertu ahal izango dira bost eguneko epean (Recalde zumarkalea 39A, Bilbao); eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, agertu eta hamabost eguneko epean.

Bilbao, 2015eko urtarrilaren 7a.

Kontsumoko koordinatzailea,

XABIER ALBERDI LAZCURAIN.


Azterketa dokumentala