Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2015eko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
253

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren portuetan emandako zerbitzu orokor eta bereziengatiko zenbait tasaren likidazio batzuk jakinarazten dituena.

Eranskinean jasotzen diren likidazioak zuzenean interesdunei jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau txertatuko da jakinarazpen gisa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz. Interesdunari aditzera ematen zaio, gainera, zor duen zenbatekoa ordaintzeko borondatezko epe hau duela:

a) Likidazioaren jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean jasoz gero, hurrengo hilaren 20ra arte, eta hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

b) Likidazioaren jakinarazpena hilaren 16tik azken egunera bitartean jasoz gero, hurrengo hilabete osoa eta hurrengoaren 5era arte, eta, hil horren 5a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

Zorra borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidera joko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren 59. artikuluari jarraituz.

Jakinarazten den likidazioarekin ados ez badago, errekurtso hauetako bat jarri ahal izango du, baina ez biak batera:

1.– Berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio orain jakinarazten den likidazioa agindu duen organoari, bera argitaratzen eta biharamunetik hilabeteko epean, Zerga Lege Orokorraren 223. artikuluari jarraituz.

2.– Administrazioarekiko diru-erreklamazioa jarri ahal izango da, aurrekoaren epe berean, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian, Zerga Lege Orokorraren 235. artikuluan eta Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegia sortu eta eratzen duen 14/1983, Dekretuan xedatutakoari jarraituz.

Errekurtsoa aurkeztu arren, egintza administratiboa berdin-berdin betearaziko da, non eta errekurtsoa aurkezteko unean, zorra Zerga Lege Orokorrean xedatutako eran ordainduko dela bermatzen ez den.

Vitoria-Gasteiz, 2015ko urtarrilaren 7a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala