Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2015eko urtarrilaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
254

IRAGARKIA, Honen bidez, jakinarazten zaio Ecogestión de Residuos del Norte, S.L. enpresari Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko abenduaren 15eko Agindua. Agindu horren bidez, zehapen-espediente bat irekitzea erabakitzen da, hondakinen eta kutsatutako lurzoruen uztailaren 28ko 22/2011 Legea ustez hausteagatik.

Hasierako agindu hori Ecogestión de Residuos del Norte, S.L. enpresari pertsonalki jakinarazten saiatu arren, ez da lortu; hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoen eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 36.2 artikuluaren arabera, 15 egun balioduneko epea dauka, egintza hau jakinarazten den egunaren biharamunetik, egoki iritzitako alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkezteko, eta beharrezko iritzitako frogaldia irekitzea eskatzeko eta frogabideak proposatzeko.

Zehapen-espedientea eskura dezake espedientatuak, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak horren berri izan dezan, banakako jakinarazpen gisa balio dakion.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 12a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.


Azterketa dokumentala