Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2015eko urtarrilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
332

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 14koa, Batzar Nagusietako Lehendakaritzarena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: «2/2014 Foru Dekretu Araua, abenduaren 22koa, aurrekontuen luzapenak 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera zerga arloan izango duen eragina zehazten duena».

Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gaurko bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 2/2014 Foru Dekretu Araua, abenduaren 22koa, aurrekontuen luzapenak 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera zerga arloan izango duen eragina zehazten duena, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2014ko abenduaren 30ean argitaratu zena (248. zenbakia).

Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.

Donostia, 2015eko urtarrilaren 14a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,

LOHITZUNE TXAROLA GURRUTXAGA.


Azterketa dokumentala