Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2015eko urtarrilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
333

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2014ko azaroaren 21ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, berdintasunaren aldeko 2014ko Emakunde Saria nori eman ebazten duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2014ko azaroaren 21eko Ebazpenaren testuan, 2014/5385 (1/1) orrialdean. Ebazpen horren bitartez, berdintasunaren aldeko 2014ko Emakunde Saria nori eman ebazten da (2014ko abenduaren 18ko EHAA, 241. zenbakia). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:

2014/5385 (1/1) orrialdean, euskarazko nahiz gaztelaniazko testuan, honako hau dioen lekuan:

«Lehenengoa.– Asociación María de Maeztu elkarteari»

Hauxe esan behar du:

«Lehenengoa.– Fórum Feminista María de Maeztu elkarteari»


Azterketa dokumentala