Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2015eko urtarrilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
334

EBAZPENA, 2015eko urtarrilaren 20koa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, xedatzen da Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea 874/2014-E prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion PCA-559/2014-VI administrazio-espedientea, eta interesdun izan daitezkeenak epatzen dira epaitegi horretan ager daitezen.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak 874/2014-E prozedura laburtuan izapidetutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion PCA-559/2014-VI espedientea bidal dakiola eskatu du. Auzi-errekurtsoa Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak 2014ko abuztuaren 20an emandako Ebazpenaren aurka jarri da. Ebazpen horrek ezesten du Giza Baliabideetako zuzendariak 2014ko maiatzaren 27an emandako Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpen haren bidez, baliogabetu zitzaion demandatzaileari Brigada Mugikorreko Unitate Atalean betetzen ari zen zerbitzu-eginkizuna.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Eskatutako administrazio-espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.

2.– Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote Administrazioarekiko Auzien Bilboko 6. Epaitegian ager daitezen –874/2014-E prozedura laburtuan– eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Jakinaraz bekie interesdunei.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 20a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala