Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2015eko urtarrilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
335

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko heriotza-arrazoien erregistroko informazioa biltzea xede duen kontratua esleitu dela argitara emateko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 06/2015-S.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko heriotza-arrazoien erregistroko informazioa biltzea.

c) Loteak; ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2014ko azaroaren 11ko EHAA, 215. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat irizpideren arabera esleituko da.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: 77.220 euro (BEZik gabe).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2014ko abenduaren 12a.

b) Kontratista: Ikertalde Grupo Consultor, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 77.020 euro (BEZik gabe).

6.– Kontratua formalizatzea: 2014ko abenduaren 30a.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 15a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala