16. zk., 2015eko urtarrilaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
341
2124/2014 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea Gipuzkoa Eskualdeko zuzendari medikoaren kargutik kentzen duena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 750/2012 Ebazpenaren bidez (uztailaren 24ko EHAA, 144. zk.), Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea Gipuzkoa Eskualdeko zuzendari medikoa izendatu zen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30eko Erabakiaren bidez, Gipuzkoa Eskualdea Zerbitzu Erakundea kendu egiten da.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea Gipuzkoa Eskualdeko zuzendari medikoaren kargutik kentzea eta egindako zerbitzuak eskertzea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2014ko abenduaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Gipuzkoa Eskualdeari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 31.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.