Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2015eko urtarrilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
342

2125/2014 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, María Carmen Rodríguez Ramírez andrea Gipuzkoako Eskualdeko Erizaintzako zuzendaria kargutik kentzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 751/2012 Ebazpenaren bidez (EHAA, 144. zk., uztailaren 24koa), María Carmen Rodríguez Ramírez andrea Gipuzkoa Eskualdeko Erizaintzako zuzendari izendatu zen.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30eko Erabakiaren bidez, Gipuzkoa Eskualdea Zerbitzu Erakundea kendu egiten da.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Carmen Rodríguez Ramírez andrea Gipuzkoa Eskualdeko Erizaintzako zuzendaria kargutik kentzea eta egindako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau 2014ko abenduaren 31tik aurrera sartuko da indarrean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Gipuzkoa Eskualdeari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 31.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala