Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2015eko urtarrilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
343

2126/2014 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Olatz Olano Arancibia andrea Gipuzkoa Eskualdeko Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria kargutik kentzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 15ko 752/2012 Ebazpenaren bidez (uztailaren 24ko EHAA, 144. zk.), Olatz Olano Arancibia andrea Gipuzkoa Eskualdeko Ekonomia eta Finantzetako zuzendari izendatu zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30ko Akordioaren bidez, Gipuzkoa Eskualdea Zerbitzu Erakundea kentzen da.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Olatz Olano Arancibia andrea Gipuzkoa Eskualdeko Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, kargutik kentzea eta egindako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau 2014ko abenduaren 31tik aurrera sartuko da indarrean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Gipuzkoa Eskualdeari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gastein, 2014ko abenduaren 31.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala